Baloreak

Proiektu originalen sorkuntza

“Baloreak” euskal kulturan inoiz ikusi ez den haurrentzako proiektu musikal berritzaileena da. Izaera global eta inklusiboarekin, proiektu honek euskal lurraldeko ahots onenak elkartzea eta hauei ibilbide artistiko baten partaide izateko aukera ematea du helburu.

Proiektu hau gazteen ingurunean elkarreragin espazio bat sortzeko asmoarekin jaiotzen da; non musikarekin erlazionatutako esperientzien bidez, oinarrizko giza-balioak transmitituko diren. Musikak espazio berdingabeak, esperientzia bakarrak eta oroitzapen esanguratsuak sortzen ditu pertsonetan; modu honetan, aurretik aipatutako balioak transmititzeko marko aproposena eskainiz.

Euskarazko musika proiektuaren ardatza izanik, “Baloreak”-ek duen helburu nagusiena baloreen transmisioa da. Horretarako, Euskal Herriko eta beste lurraldeko haurrekin lan egingo da, hala nola Kanada, Mexiko, Katalunia, Korsika edo Mendebaldeko Sahara. Proiektuaren hamar partaideen aukeraketa bi “casting” birtualen bidez egingo da. Proiektuan zehar abestu beharreko kantei esker partaideen arteko komunikazioa emango da, egungo informazio eta komunikazio teknologien laguntzaz. Hortaz, proiektuaren partaideak musikarekin lotutako esperientzia esanguratsu ezberdinetan murgilduko dira.

Esperientzia hauek musika arloko hiru profesionalek antolatu eta gainbegiratuko dituzte: Joseba Razquin (koordinatzaile eta musika-managerra), Pello Reparaz (abestigile eta ekoizlea) eta Paxkal Etxepare (soinu-ingeniaria).

Hiru hauek azken hamarkadan egindako haurrentzako proiektu musikalak ikertu dituzte, bai gure mugen barnean, baita kanpoan ere. Emaitza abestien erreprodukzio eta interpretazioetan oinarritutako haur-musikalak existitzen direla izan da. “Baloreak”, aldiz, urrunago doa eta konposizio eta erreprodukzio original eta berezkoak garatzen ditu.

Modu honetan, baloreekin erlazio estua duen errepertorioa sortuko dugu eta horrela, gizartearen garapenari mesede egingo dioten mezuak transmititu eta zabalduko ditugu.

www.baloreak.org

Jarrai ezazu gure lana…