Hasiera

DeepSoda© musikari bere adierazpen gorenera heltzeko laguntzeko jaio den proiektua da. Gaur egungo eszena musikalean sortzen diren  proiektu gehienetan zaila da soinu teknikari batek baino gehiagok parte hartzea proiektu hauen garapenean. DeepSodak berriz lan talde profesional batetan oinarrituriko elkarlanean, musika proiektu hauei haien 360º garapena toperaino eramateko planak gauzatuko ditu. 

Proiektuak argia ikusiko duen testuingurua aztertu ondoren; konposaketak, moldaketak, ekoizpena, grabaketa, nahasketa eta masterizazioa metrikoki burutuko dira maila goreneko profesional espezializatu desberdinen artean. Helburu komun batek zuzendutako norabide berean lan egingo dute guztiek artistarekin batera, modu horretan, zerbait berezia eta errepikaezina sortuko da.

Nazioarteko azken joerak kontutan hartu eta sustatzen ditugu. Proiektu guztien garapen artistikoa maila gorenera eramateko “The Deep Connection” deituriko departamendua sortu da. Irudia garatzeko, sare sozialak kudeatzeko eta diskoetxe naiz management bulegoekin harremanetan jartzeko aukerak eskainiz.

DeepSoda.

PROIEKTUAK

Pao pao pao – Vendetta

Baloreak

El Muerto Vivo

Ezagutu ezazu gure proiektu guztiak!

Lan taldea

Ezagutu ezazu gure lan taldea!

PREST ZAUDE ZURE PROIEKTUA GUREKIN PARTEKATZEKO?

Jarrai ezazu gure lana!