Lan taldea

Pello Reparaz

Pello Reparaz Arbizun jaiotako musikari, konpositore eta ekoizlea da. Hamarkada bat baino gehiago darama errepidean eta estudioan.

5 urte zituela musikan formatzen hasi eta 8 urterekin tronboijole gisa trebatzeari ekin zion. Taula gainera 13 urterekin igo zen lehen aldiz. Hainbat proiektutan parte hartu eta gero, 17 urte zituela Vendetta taldea sortu zuen beste lau kiderekin batera. Ordutik 400 kontzertu baino gehiago eskaini dituzte estatu osoan, Suitza, Alemania, Txile, Argentina, Uruguai, Peru eta Sahara bezalako herrialdetan. Gaur egun taldearen azken lana aurkeztuz, “Abducted Tour 2018” biran dihardu lanean buru-belarri.

Lehen abestiak 2007an idatzi zituen eta hauek estudio profesionaletan grabatzean, ekoizpen musikalean murgiltzen hasi zen. Estudioko 6 disko eta gero, ikus-entzunezko hainbat proiektu gauzatu ditu. 2016ko irailean ekoizpenaren munduan murgiltzen da definitiboki, 10 abestiz osaturiko “Bother” diskoan konpontzaile eta ekoizle papera hartzen duelarik. Une honetan, 2018an argitaratuko diren beste bi talderen diskoen ekoizpenean dihardu lanean eta dokumental berri baten soinu banda konposatzen, grabatzen eta ekoizten ari da.

2017an Londresera doa ‘Masters in Songwriting’ egiteko Erresuma Batuko profesionalik garrantzitsuenekin, ICMP-n (Institute of Contemporary Music and Performance). Egun Nafarroa eta Erresuma Batua artean bizi da abestigintza eta ekoizpenean murgildurik.

Paxkal Etxepare

Paxkal Etxepare, Baiona, 13 urte zituelarik lehen aldiz igo zen eszenatokira Ikus taldearekin. 1999an lehen diskoa kaleratzen du talde berdinarekin eta Alaitz eta Maider taldearekin bere lehen lanak egiten ditu soinuarekin harremana dutenak. Soinuarekiko bere ezagupenak zabaltzeko 2001. urtean Audiobisualen eta Soinaren Goi Mailako Ziklo bat ikasten du Baionan. Ziklo hau bukatu bezain laster Musikolha enpresarekin hasten da lanean Paxkal soinu teknikari bezala. Momentu honetan "bere soinua" bilatzen hasten da. Paxkalek bilatzen duen soinu horrek honako ezaugarriak ditu: konpaktua, dinamikoa eta gozoa. Ezaugarri hauek bai estudioan eta bai zuzenekoan topatzen ditu. 2008an grabaketa estudio propioa montatzen du Paxkalek Euskal Herriko Iparraldean. Estudio honetatik pasa diren artistatetako batzuk hauexek dira: Fermin Muguruza, Esne Beltza, Kop, Vendetta, The Voice Kids (Frantzia), The Dukes, Little Girl Blues...

Joseba Razquin

Hezkuntzan graduatua eta Balentziako Unibertistateak Diplomatua Musika Enpresen kudeaketan 2018an. Bartzelonako Taller de Musics-en Musikaren Kudeaketa Praktikoa lantzen zuen kurtsoa 2018ko maiatzean amaitzen du. Bere formakuntza formalarekin batera Vendetta talde Nafarrean Road-manager lanak gauzatzen ditu. Talde honekin estatu mailan naiz Europa mailan aritzen da birak prestatzen, hain zuzen ere 2017an Suitza, Alemania, Frantzia, Portugal eta Turkian aritu da lanean. Hortaz gain, komunikazioan, webguneen eta sare sozialen sorreran eta kudeaketan eta musika taldeen garapen digitalean ere aritzen da.

PREST ZAUDE ZURE PROIEKTUA GUREKIN PARTEKATZEKO?





Jarrai ezazu gure lana!